BZE 5. TAILERRA

Jarraian ikus daitekeen bezala, ekintza ugari egin dituzte BZE-ko 5.tailerrean.

– Lehenengo saioa:

 Tertulia bat egin zuten garai batetako jolasen inguruan. 

– Bigarren saioa:

Tertulian ateratako jolasak frogan jarri zituzten: zapiketan, pin-pan sua, stop jolasa…

– Hirugarren saioa:

Musika lasaiarekin mandalak margotu zituzten eta sukaldaritzakoek coulant-ak ekarri zizkieten dastatzeko.

– Laugarren saioa:

Errotara joan ziren eta bertan mahai jolasak egin zituzten.

– Bosgarren saioa:

Kartetan ibili ziren: amona zaharrean eta burron. Azkenengo jolas honetan urduritasuna zen nabari, galtzen zuenak froga bat egin behar zuelako. Atton-amonek esan zuten nahiko barre egin zutela.

Utzi iruzkina