Author Archive: zumadiamezketa

EUSKARA EGUNA 2022

Gaur euskara eguna ospatu dugu. Goizean gure lehiaketako zozketa egin dugu eta arratsaldean berriz, emanaldi bikaina eskaini digute gure ikasleek herriko kultur etxean. Hona hemen emanaldi osoa!!

Irakurtzen jarraitu

IKASTURTE AMAIERAKO JAIALDIA 2021-22

Irakurtzen jarraitu

IRRATI ASTEA

LHko ikasleek berriz irrati astea antolatu dute gorputza proiektuan ikasitakoa erakusteko. Hiru egunetan zuzeneko emisioak izan ditugu eta egitarau anitza eskaini dute. Zuzenean entzun ezin izan baduzue, hona hemen grabatutako irratsaioak:

Irakurtzen jarraitu

GORPUTZA-ARTEA ERAKUSKETA

Ikasturte honetako azken hiruhilabete honetan “Gorputza” proiektua lantzen aritu gara Zumadi eskolan. HH eta LHko 1.zikloko ikasleek, proiektua artearekin uztartu nahi izan dute eta bukaera bezala, erakusketa bat antolatu zuten herriko kulturetxean. Hona hemen emaitza!

Irakurtzen jarraitu

HH AQUARIUM-ERA

Eskolako txikienek Aquarium-era egin zuten irteera. Goiza bertan igaro ondoren, Zubietara joan ziren bazkaltzera eta arratsaldea igarotzera. Ederki pasa zuten!!

Irakurtzen jarraitu

ZUMADI KORRIKA TXIKIA

Korrika Euskal Herritik barrena dabilen bitartean, Zumadin ere korrika egiteko aukera eduki dugu. Alkateak txupinazoa bota ondoren hasi da gure korrika txikia, Lh6koekin hasi eta HH2koekin bukatuz gelaz gela lekukoa pasaz. Eskolara iritsitakoan, aurtengo abestiarekin proposatutako dantza egin dugu. Eta eguna ondo bukatzeko, guraso elkartekoek merienda banatu dute.

Irakurtzen jarraitu

ARRITZAGA HERRIA

LHko ikasleak “Harriak eta mineralak” proiektua landu berri dute. Bukaera emateko, HHko ikasleei erakutsi diete nola bizi izango ziren Arritzagako herrian orain dela urte asko. Dinamita, mehategia, eliza, taberna… ez da ezer falta!!

Irakurtzen jarraitu

IRAKURZALETASUNA

Irakurzaletasuna bultzatzeko ekintzen artean lau bisita izan ditugu hiruhilabete honetan: Urtarrilaren 26ean, Ikas2deak programaren barruan BeƱat Aiartzaguena komikigilea etorri zen Zumadira. Marrazkigintzaren inguruan aritu zen solasean LH5 eta LH6ko ikasleekin. Urtarrilaren 27an, “liburuen altxorra” ekarri zigun Galtzagorri elkarteko Imanolek. Zenbait ipuin kontatu eta liburu sorta ederra utzi zigun eskuartean. Martxoaren 3ra arte izan dugu hortaz …

Irakurtzen jarraitu

INAUTERIAK 2022

Iritsi dira inauteriak!! Aurten beti bezala ospatu ahal izan dugu eta pozgarria izan da denontzat. Eskolatik herriko frontoira kalejiran jeitsi ondoren, bertan emanaldi ederra eskeini ziguten gure ikasleek. Hona hemen!!

Irakurtzen jarraitu

DANTZA EMANALDIA 2022

2. hiruhilekoaren lehengo partean, gorputza hezkuntzako saioetan, erritmoa, gorputz adierazpena, esketxak eta dantzak landu dituzte Zumadi eskolako ikasleek. Egindako lanaren emaitza ondorengo bideoan ikus dezakezue. Disfruta ezazue Amezketako dantzari artisten emanaldiarekin!!!

Irakurtzen jarraitu