Monthly Archives: 2018(e)ko otsaila

Euskal dantzak

2. hiruhilekoan euskal dantzak lantzen hasi ginen gorputz hezkuntzan. Ikusiko duzuenez, artista batzuk eginda daude gure ikasleak! 3. eta 4.mailako ikasleek Esku-dantza, Pitx eta Iturria (eskoziako dantza) dantzatzen ikusiko dituzue eta 5. eta 6.mailako ikasleek berriz, Zazpi jauzi eta Arin-arin dantzatzen . Denek batera Polka dantzatzen ikusteko aukera izango duzue. Ea zer iruditzen zaizuen!!!!!

Irakurtzen jarraitu

ABENDUA

Urtea amaitu baino lehen bi ekitaldi berezi eduki genituen eskolan. Batetik, eskolako txikienek gutuna idatzi zioten Olentzerori eta ondoren herriko postontzira botatzera joan ziren. Bestetik, ohorezko bixita eduki genuen: Jokin Altuna eta Ekaitz Saralegi!! Galdera mordo bat erantzun zituzten eta eskua ere nekatuko zuten hainbeste sinadurekin. Mila mila esker!!

Irakurtzen jarraitu