BEDAIOKO AITON-AMONEKIN HITZORDUA

Otsailaren 29an, LH5-6. mailakoak Bedaiora bixita egin genuen: Eren, Eihar, Aiur, Amaia, Intza, Beñat, Haitz eta Sara joan ginen, Miriam eta Eider irakasleekin batera. Bedaioko Artubi elkartean hitzordua genuen eta ez genuen hutsik egin, aipatu ikasleez gain, 12 aiton-amona bertaratu zirela. Guztira 22 pertsona inguru elkartu ginen.

Bertan, mahai inguruan  jarrita, hitz egin, bingoan jolastu eta hamaiketakoa jan genuen, giro goxoan. 

Ekintzaren ondoren, bai eskolan eta bai auzoan egindako balorazioan, denak ere oso gustura ibili zirela esan zuten, errepikatzeko gogoz geratu zirela.

Utzi iruzkina