IKASTURTE AMAIERAKO JAIALDIA 2021-22

IRRATI ASTEA

LHko ikasleek berriz irrati astea antolatu dute gorputza proiektuan ikasitakoa erakusteko. Hiru egunetan zuzeneko emisioak izan ditugu eta egitarau anitza eskaini dute. Zuzenean entzun ezin izan baduzue, hona hemen grabatutako irratsaioak:

GORPUTZA-ARTEA ERAKUSKETA

Ikasturte honetako azken hiruhilabete honetan “Gorputza” proiektua lantzen aritu gara Zumadi eskolan. HH eta LHko 1.zikloko ikasleek, proiektua artearekin uztartu nahi izan dute eta bukaera bezala, erakusketa bat antolatu zuten herriko kulturetxean. Hona hemen emaitza!

HH AQUARIUM-ERA

Eskolako txikienek Aquarium-era egin zuten irteera. Goiza bertan igaro ondoren, Zubietara joan ziren bazkaltzera eta arratsaldea igarotzera. Ederki pasa zuten!!

ZUMADI KORRIKA TXIKIA

Korrika Euskal Herritik barrena dabilen bitartean, Zumadin ere korrika egiteko aukera eduki dugu. Alkateak txupinazoa bota ondoren hasi da gure korrika txikia, Lh6koekin hasi eta HH2koekin bukatuz gelaz gela lekukoa pasaz. Eskolara iritsitakoan, aurtengo abestiarekin proposatutako dantza egin dugu. Eta eguna ondo bukatzeko, guraso elkartekoek merienda banatu dute.

ARRITZAGA HERRIA

LHko ikasleak “Harriak eta mineralak” proiektua landu berri dute. Bukaera emateko, HHko ikasleei erakutsi diete nola bizi izango ziren Arritzagako herrian orain dela urte asko. Dinamita, mehategia, eliza, taberna… ez da ezer falta!!

IRAKURZALETASUNA

Irakurzaletasuna bultzatzeko ekintzen artean lau bisita izan ditugu hiruhilabete honetan:

  • Urtarrilaren 26ean, Ikas2deak programaren barruan Beñat Aiartzaguena komikigilea etorri zen Zumadira. Marrazkigintzaren inguruan aritu zen solasean LH5 eta LH6ko ikasleekin.
  • Urtarrilaren 27an, “liburuen altxorra” ekarri zigun Galtzagorri elkarteko Imanolek. Zenbait ipuin kontatu eta liburu sorta ederra utzi zigun eskuartean. Martxoaren 3ra arte izan dugu hortaz gozatzeko aukera.
  • Otsailaren 17an, Nerea Loiola idazlea bertaratu zen Amezketara. LH3-4-5 eta 6ko ikasleek, berak idatzitako liburuaren inguruan zenbait galdera luzatu zizkioten eta gustura egon ziren idazle bizimoduaren inguruan hitz egiten.
  • Azkenik, otsailaren 22an, Ramon Olasagasti berrobiarrak bixitatu gintuen. Bere ibilbidearen berri eman zigun, kazetaritza ikasi eta orain itzulpengintza duela ogibide. Zenbait liburu idatzi ditu, hauen artean, Sugaar, Sasiolako errotaria, Ipurtargiaren herrian… LH3-4-5 eta 6ko ikasleek, liburu hauen inguruko galderak egin zizkioten.

Asko gozatu dugu!!

Eñaut Aiartzaguena
Ramon Olasagasti

INAUTERIAK 2022

Iritsi dira inauteriak!! Aurten beti bezala ospatu ahal izan dugu eta pozgarria izan da denontzat. Eskolatik herriko frontoira kalejiran jeitsi ondoren, bertan emanaldi ederra eskeini ziguten gure ikasleek. Hona hemen!!

DANTZA EMANALDIA 2022

2. hiruhilekoaren lehengo partean, gorputza hezkuntzako saioetan, erritmoa, gorputz adierazpena, esketxak eta dantzak landu dituzte Zumadi eskolako ikasleek.

Egindako lanaren emaitza ondorengo bideoan ikus dezakezue.

Disfruta ezazue Amezketako dantzari artisten emanaldiarekin!!!

MINERALEN BERTSOA LH2

Mineralen kolorea bertsotan abestuko digute LH2ko ikasleek eta ondoren zertarako balio duten azalduko dute.