Monthly Archives: 2015(e)ko abendua

GORPUTZALDIAK

Aurten ere Gorputzaldiak egitasmoarekin aurrera gabiltza buru belarri. Dakizuen bezala eskola guztiko haurrek parte hartzen dute eta hiruhilabete honetan “asertibitatea” unitatea landu dugu. Jarraian HH2 eta LH1, 3 eta 6ko ikasleak nola aritu diren eta zenbat disfrutatu duten ikusteko aukera duzue.

Irakurtzen jarraitu

HAUR HEZKUNTZA CAMELOTEN

Abenduko zubia baino lehen Haur Hezkuntzakook Irungo Camelotera egin genuen irteera urtero ohi bezala. Eskolako txikienetatik hasita HH5rainoko haurrek ederki pasa zuten txirrista, porteri, koltxoneta eta bola artean. Berriro ere joateko irrikitan gaude!!

Irakurtzen jarraitu

EKAITZ SARALEGI HH4-en

Ekaitz Sarelegi eskolako aita dela aprobetxatuz, bere semeen gelan egon zen pelotaren inguruko guztiaz hitz egiteko. Entrenamentu gogor bat ere egin zuten frontoian beroketa eta guzti!! Ederki pasa zutela ikusi dezakezue. Eskerrik asko Ekaitz eta Ainara!!

Irakurtzen jarraitu