Monthly Archives: 2024(e)ko otsaila

BOISEKO BERTSO ESKOLA

Ikasturte honetan LH5 eta LH6ko ikasleak Ameriketako Boiseko bertso eskolakoekin harremanetan jarri dira. Elkar ezagutzen ari dira eta horretarako gure ikasleek beraien gustuko bideo batzuk grabatu dituzte, hauen inguruko bertso batzuk egin Bixenteren laguntzarekin eta dena elkarrekin bidali. Gustura jaso dute eta orain beraien berrien zai geratzen gara.

Irakurtzen jarraitu

ANTZERKI TAILERRA II. Arrautzak eta babak

Antzerki tailerrekoek bigarren emanaldia eskaini ziguten. Bertan, Pernando amezketarraren beste pasarte bat ikusi ahal izan genuen.

Irakurtzen jarraitu

ARTO TAILERRA: ERROTARA BIXITAN AITON-AMONEKIN

LH5eko ikasleak, azaro amaieran errotara gerturatu ginen, herriko zenbait helduren eskutik, artoa aitzakia hartuta, kontu-kontari egoteko. Bertara iritsitakoan herriko zenbait heldu garai bateko artzai andrez jantzita agertu ziren. Bertan zeuden, Agurtzane Garmendia, Roxi Goñi, Joxepa Errexil, Felix Artola , Juanita Aranburu eta Benita Errexil. Ongi etorri bikaina egin ziguten; artoa ezagutzeko, zer hobeto palomitak janez …

Irakurtzen jarraitu

Lehenengo hiruhilekoan egindako BZE tailerrak

Lehenengo hiruhilekoan herriko aiton-amonekin batera ondorengo tailerrak egin ziren Balio Zibiko eta Etikoko saioetan.  1.saioa:  Tertulian egon ziren garai bateko etxeen inguruan. 2.saioa:  Mahai jolasak egin zituzten. Sukaldaritzakoek, kroketak egin zituzten eta hauek dastatzeko aukera izan zuten. 3.saioa:  Aiton-amon batzuk egin zituzten eskulan moduan. 4.saioa:  Panpinak bukatu eta Gabon kantak abestuz bukatu zuten saioa. 5.saioa:  …

Irakurtzen jarraitu