Monthly Archives: 2014(e)ko urria

Pello Añorga Zumadin

Gaur izan dugu bisitan Pello Añorga aniztasunari buruzko ipuin polit batzuk kontatzen. Hona hemen zati pare bat (Dantzan ere jarri gaitu!!) ESKARRIKASKO PELLO

Irakurtzen jarraitu

HH2-HH3 ESPERIMENTAZIOA: PAPERA

HH2 eta HH3ko haurrak esperimentazio saioekin hasi gara 15ean behin asteazkenetan. Saio batean komuneko paperarekin esperimentatu genuen. Ikusi zein ederki ibili ginen!!

Irakurtzen jarraitu

HH5 PSIKOMOTRIZITATEAN

Haur Hezkuntzako haurrak eta baita Lehen Hezkuntzako 1. mailakoak ere astero-astero joaten dira psikomotrizitate gelara. Bertan salto, eraiki, mozorrotu… egiten dira esperientzia berriak biziz, gorputza deskubrituz, besteekin eta objektuekin erlazionatuz, etab. baina batez ere ederki pasaz!! HH5eko haurrak beraien saio bat ekartzen digute guztiok ikusi dezagun bertan egiten dutena. Eskerrik asko!!

Irakurtzen jarraitu

HH2 2013/14 Baliarrain

Aurreko ikasturtean Haur Hezkuntzakoak Baliarrainera egin genuen azken irteera. Hemen uzten dizkizuegu txikienen argazki batzuk!!

Irakurtzen jarraitu

HAUR HEZKUNTZA KURTSO HASIERA

Ikasturte berria hasi berri da eta jadanik iraila igaro zaigu. Zumadin ikasle berriak hasi zaizkigu eta pixkanaka denok egokitzen goaz. Besteok ere egun ederrak igaro ditugu, lagunak berriro ikusiz, jolastuz, gauza berriak ikasiz… Guztioi ongi etorria eman nahi dizuegu ikasturte berri honetara!!

Irakurtzen jarraitu