Monthly Archives: 2015(e)ko urtarrila

GORPUTZALDIAK HH5

Ikasturte honetan, eskola bezala Gorputzaldiak izeneko proiektu piloto batean sartu gara. Bertan, beste bost eskolekin batera, dantzak gure ikasleengan ekar ditzakeen onurak ikusten ari gara. Programa hau 3 unitate didaktikoz osatua dago eta lehenengo hiruhilabetean “Enpatia” izeneko unitatea landu dugu. Bertan, bestearen azalean jartzea eta bestearen egoera afektiboarekin konektatzea ikasi dugu besteak beste, guztia jolas …

Irakurtzen jarraitu

ANTZERKIA: TXEKORRA

Ostiral arratsaldeetan, LHko ikasleak eta HH5koak ere tailerretan aritzen dira. Tailerretako bat antzerkia dute eta 4 astetan prestatzen aritu ondoren, emanaldi ederrak eskaintzen dizkigute eskolako guztioi. Jarraian ikusiko duzuena, 2014. urteko azken emanaldia da. Gozatu gure antzezle paregabeekin!!

Irakurtzen jarraitu

ENTSALADA HH2-HH3

Hiruhilabete honetan, Haur Hezkuntzakoak “sukaldaritza” gaia lantzen hasi gara eta jadanik errezeta goxo-goxo batzuk prestatu ditugu. Oraingo honetan HH2 eta HH3koek egin genuen entsaladaren argazki batzuk uzten dizkizuegu. On egin!!

Irakurtzen jarraitu

SOKA SALTOKO EMANALDIA

Lehenengo hiruhilabetean LH 3, 4, 5 eta 6ko ikasleak soka saltoan aritu dira jo eta su, eta bukaera eder bat emateko, ahaztuezinezko erakustaldi bat eskeini ziguten. Zorionak ZuriƱe eta parte hartu zenuten ikasle guztiei!!

Irakurtzen jarraitu