Monthly Archives: 2021(e)ko abendua

OLENTZERORI BISITA

Olentzero gure etxeetara bihar gauean etorri behar badu ere, gaurko egunez Amezketara etortzea erabaki du Zumadi eskolako ikasleei bisita egitea. Eskerrak gutunak prest zituzten!! Mila mila esker Olentzero eta Agurtzane, zuen arreta eta mimo guztiarengatik.

Irakurtzen jarraitu

AMETS BAT

Abenduak 2an gure eskola LH3, 4, 5 eta 6ko ikasleak Amets bat programan parte hartu zuten. Egun horretan Reale Arenara joateko aukera izan zuten. Bertan bisita gidatu bat izan zuten eta entrenamentu bat ere egin zuten!! Ondoren Aquarium-era ere joan ziren. Ederki pasa zuten!!

Irakurtzen jarraitu

DINOSAURIOEN ERAKUKETA

LH1 eta HHko ikasleak dinosaurio proiektua landu ondoren, erakusketa eder bat jarri zuten HHko eraikinean. Bertan, proiektuan zehar egindako lan, marrazki, eskulan… eta erabilitako jostailu eta liburuak jarri zituzten. Hau ikustera joan ziren gainontzeko ikasle guztiak txandaka. Txoko honetan jarri dizuegu ikusgai zuek ere goza dezazuen.

Irakurtzen jarraitu

BARATZA HH3-4

Lehenengo hiruhilabetean HHko ikasleak baratza lantzen aritu ziren. HH3-4koek baratza txiki bat egin zuten denen artean. Begira zein polita gelditu zaien!!

Irakurtzen jarraitu

EL TRAJE NUEVO DEL EMPERADOR LH2

Azken asteotan “Gazteluak” proiektuan murgildu gara. LH2 mailako ikasleek gaztelerako saioetan txontxongilo emanaldi bat prestatu dute proiektuari amaiera emateko. “El traje nuevo del emperador” izan da txontxongiloak egiteko aukeratu duten ipuina. Espero dugu bideoa gustukoa izatea. Ondo pasa gabonetan!!

Irakurtzen jarraitu