Monthly Archives: 2020(e)ko martxoa

PASADIZOAK LH 5-6

Lh 5 eta 6ko ikasleak pasadizoak lantzen aritu ziren lehenengo hiruhilabetean. Hona hemen beraiei edo familikoei gertatutako pasadizo dibertigarri batzuk. Tartean Pernandoren pasadizo batzuk entzuteko aukera ere izango dugu. Bixenten laguntzarekin abestutako bertsoa entzunez hasiko gara. Momentu dibertigarri bat bizitzeko prest?

Irakurtzen jarraitu

GURE AMA ETA AMONAK LH3-4

LH3 eta 4ko ikasleak emakumeak historian aztertzen eta ikasten ibili ziren, baina beraiei gehien interesatzen zaizkienak beraien ama eta amonak dira zalantzarik gabe. Ikusi besterik ez dago ze adi jarraitu zituzten gure gaucho gonbidatuak. Eskerrik asko Joxepi, Maiso, Uxue, Arantxa, Juli, Primi, Catalina, Juani eta Agurtzane, zuen ekarpenengatik, benetan izan baitzen hunkigarri eta ahaztezina saioa.

Irakurtzen jarraitu

EUSKARAREN EGUNA 2019

Abenduaren 3an euskararen eguna ospatu genuen. Urtero bezala kultur etxea bete zen eta honako ikuskizun eder hau ikusi ahal izan genuen.

Irakurtzen jarraitu