MINERALEN BERTSOA LH2

Mineralen kolorea bertsotan abestuko digute LH2ko ikasleek eta ondoren zertarako balio duten azalduko dute.

NOLA SORTZEN DIRA ARROKA SEDIMENTARIOAK? LH2ren eskutik

LH2ko ikasleek arroka sedimentarioak nola sortzen diren azalduko digute esperimentu honen bidez.

LH6koak euskadi irratian

Lehenengo hiruhilabetean LHko ikasleek baratzarekin lotutako proiektua aurrera eraman zuten. LH6koek tomate mota desberdinetako haziak atera eta erein zituzten. Prozesu honetan, hainbat galdera sortu zitzaizkien eta Landaberri programara idaztea erabaki zuten Jakoba Errekondori honen inguruan galdetzeko. Jakobaren erantzuna jaso ondoren erein zituzten tomate haziak baina egindako pausoetaz interesaturik, euskadi irratiko esatari bat etorri zen Zumadira, LH6ko ikasleak elkarrizketatzera. Hona hemen emaitza!!

https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/landaberri/audioak/osoa/8647912/amezketako-zumadi-eskolako-baratzea-eta-innova-lehiaketa/

OLENTZERORI BISITA

Olentzero gure etxeetara bihar gauean etorri behar badu ere, gaurko egunez Amezketara etortzea erabaki du Zumadi eskolako ikasleei bisita egitea. Eskerrak gutunak prest zituzten!! Mila mila esker Olentzero eta Agurtzane, zuen arreta eta mimo guztiarengatik.

AMETS BAT

Abenduak 2an gure eskola LH3, 4, 5 eta 6ko ikasleak Amets bat programan parte hartu zuten. Egun horretan Reale Arenara joateko aukera izan zuten. Bertan bisita gidatu bat izan zuten eta entrenamentu bat ere egin zuten!! Ondoren Aquarium-era ere joan ziren. Ederki pasa zuten!!

DINOSAURIOEN ERAKUKETA

LH1 eta HHko ikasleak dinosaurio proiektua landu ondoren, erakusketa eder bat jarri zuten HHko eraikinean. Bertan, proiektuan zehar egindako lan, marrazki, eskulan… eta erabilitako jostailu eta liburuak jarri zituzten. Hau ikustera joan ziren gainontzeko ikasle guztiak txandaka.

Txoko honetan jarri dizuegu ikusgai zuek ere goza dezazuen.

BARATZA HH3-4

Lehenengo hiruhilabetean HHko ikasleak baratza lantzen aritu ziren. HH3-4koek baratza txiki bat egin zuten denen artean. Begira zein polita gelditu zaien!!

EL TRAJE NUEVO DEL EMPERADOR LH2

Azken asteotan “Gazteluak” proiektuan murgildu gara.

LH2 mailako ikasleek gaztelerako saioetan txontxongilo emanaldi bat prestatu dute proiektuari amaiera emateko.

“El traje nuevo del emperador” izan da txontxongiloak egiteko aukeratu duten ipuina.

Espero dugu bideoa gustukoa izatea. Ondo pasa gabonetan!!

AZKEN DAKOTAK 2021 “Ipuin motorra”

Lh3 eta Lh4 ko ikasleek Ipuin motorra landu dute lehenengo hilabeteetan. Azken Dakoten ipuina jarraituz hainbat erronka gainditu dituzte talde lanean: Amazonas ibaia zeharkatu, mendi garaiak eskalatu, bufaloak ehizatu, sua lortu, totemak egin…..

Ikaragarri ondo moldatu dira eta erronka guztiak gainditzea lortu dute!!

Zorionak indiar txikiak !!!!!

IKASTURTE BUKAERAKO JAIALDIA

Aurtengo ikasturte honen bukaerako jaialdia ikuslegorik gabekoa izan bazen ere, ederra eta hunkigarria izan zen.